Jatetxe intimo bat antzoki baten palkoa izan zen lekuan; kaleko taberna bat hotel baten atondo mugituan. Gosaltzeko, bazkaltzeko edo afaltzeko.
All-day dining klasikoa, baina donostiar erara.
Sukaldaritza klasikoa. Klasiko batean.
Klasikoekin.
Klasikoak ia denean.
Hotel Palacio Bellas Artes
Curio Collection by Hilton
Urbieta Kalea, 61
20006 – Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa
Jatetxea (Palkoa - M solairua)
Taberna (Atondoa - 0 solairua)
Gosariak (Palkoa - M solairua)
Eszenatoki
ikonikoa
Sukaldaritza
klasikoa
Truman Capotek Sardi’s-en afaltzeko hartzen zituen kaneloiak; Marañón doktoreak Azaldegin jan ohi zuen mihi-arraina; Hemingway Harry’s Bar-en edaten zuen bellinia; zure auzoko kafetegian 80ko hamarkadan meriendatzen zenuen mistoa.
Klasikoak, ez soilik klasikoentzat.
Eta bitxikeria:
Bakehouse
Croissant egin berriaren usaina; hostorearen geruzak hatzen artean desegitea; gurinez koipetutako hatz-mamiak. Oroitzapenak esnarazi nahi genituen.
Beraz, sukaldean gozogintza-lantegi bat ere jarri dugu.